01.- Ehun urteko haritzen eta Zadorrako iturrien BIDE BERDEA


Informazioa

  • Distantzia: 10.5 km
  • Igoera Metatua: 422 m
  • Jaitsiera Metatua: 411 m
  • Gehienezko Altuera: 962 m
  • Gutxiko Altuera: 617 m
  • ibilbide iraupena:

Descargas


Deskribapena

Ibilbide zirkular honetan Munaingo eta Okarizeko ehun urteko haritzen basoa ezagutuko dugu. Toki zoragarri honetan 5 mende baino gehiago dituzten 508 zuhaitz daude, eta horien artean, 1.500 urtetik gorako zuhaitzen bat ere bada.

Antzina mendi hauek zura ateratzeko erabiltzen ziren. Adarrak altuera jakin batean mozten zituzten eta, orduan, zuhaitzek argimutilaren forma hartzen zuten; hortik dator Arimotx izena: haritz motza. Gainera, abereak ere inguruan ibiltzen ziren larrean, bazkatoki-itxura emanez. Ardiek belarra jaten zuten eta txerriek, udazkenean, ezkurrak.

Ibilbidea basoan barrena barneratuko da, Zadorra ibaia jaiotzen den iturburu txiki batera iritsi arte.