Kontaktua


Aguraingo Eskualdea Araba Lurralde Historikoaren ipar-ekialdean kokaturik dago, Gipuzkoa eta Nafarroarekin mugakide. Geografikoki Gasteizko arroarekin batera Arabako Lautada osatzen du. Iparraldetik Aratz-Altzania-Aizkorri, Urkilla eta Elgeako mendi zerrekin mugatzen du, eta hegoaldetik Entzia-Iturrieta eta Gasteizko mendiekin. Zadorra ibaia Entzian jaio, eta eskualdea ekialdetik mendebalderantz zeharkatzen du, eskualdeko ardatza izanik.

Nola heldu

Lautada oso ondo komunikaturik dagoen eskualdea da. N-I errepideak eta Madril-Irun trenbideak alde batetik bestera zeharkatzen dute. Gasteiztik 25 km-ra dago, Bilbotik 90era, Iruñeatik 70era, Donostiatik 85era eta Logroñotik 65era.

Agurain/Salvatierra eta inguruko kapitalen arteko distantzia

Vitoria-Gasteiz 25 Km
Bilbao-Bilbo 91 Km
San Sebastian - Donostia 95 Km
Pamplona - Iruña 75 Km
Logroño 75 Km
Baiona 141 Km