08.- GR 25. Lautadako bira. Adana - Durruma.


Informazioa

  • Distantzia: 24.1 km
  • Igoera Metatua: 1.4 km
  • Jaitsiera Metatua: 796 m
  • Gehienezko Altuera: 724 m
  • Gutxiko Altuera: -1 m
  • ibilbide iraupena:

Descargas


Deskribapena

GR 25a Arabar lautadako bira mendi magalean da eta funtsean hori bera da: altuera aldaketa handirik gabe Arabar lautada inguratzen duen ibilbidea. Hau landaketak eta mendiko harizti eta padagiak banatzen dituzten aintzinako bideetatik doa.

Olarizun hasiko gara, Vitoria-Gasteizeko eraztun berdearen baitan. Gasteizko mendien norabidea jarraituz ekialdera egingo dugu Opakuara heldu arte, Entziako mendilerroaren oinetan. Puntu honetan iparraldera joko dugu,  Aizkorri-Aratz parke naturalaren atarietako batera, Araiara, alegia. Ibilbideak mendebalderako norantza hartuko du Elgea mendilerroaren oina jarraituz, eta Landako parke probintzialera helduko gara. Aurrera jarraituz Legutioko uria zeharkatuta Gorbeiako parke naturalaren mugetatik ibiliko gara. Ondoren hegoalderantz egingo dugu eta Langraiz Okara helduko gara. Ibilbidea ixteko Olarizuko belagaira heltzea baino ez zaigu geratzen.