Arabako Lautada Dastatu! doako dastaketa-lehiaketaren jardunaldia

Image

ADR Lautada Landa Garapenerako Elkartearekin batera, Arabako Lautada Dastatu! doako dastaketa-lehiaketaren jardunaldi berri bat antolatu dugu.

Eskualdeko ekitaldi hori Arabako Lautadako ekoizleak, hemen egiten diren produktuak eta eskualdeko ostalaritza-lokalak sustatzeko asmoarekin sortu zen.

Ahuntz gaztaren ondoren, oraingo honetan Albenizko David Garcia de Albenizen herriko eztiaren txanda izango da.

Ondoren, Arabako Lautadako Enbaxadore Onena nor den zehazteko jokoak egingo dituzte.

XII. edizioa datorren ostegunean, martxoak 25, ospatuko da 18: 00etan Araiako Umandi Jatetxean.

Ekoizle gonbidatua: David García de Albéniz
Izen-emateak: 945301200 telefonoan (Arantza edo Davidez galdetuz) eta helbide elektroniko hauetan: lautadalge@gmail.com/acicsa@gmail.com