Poza erosketan eta aisialdian - Dulantzi Bono

Image

Kontsumoa suspertzeko eta COVID19k tokiko ekonomian eragiten duen osasun-krisiak eragiten dituen ondorio negatiboak arintzeko, Alegría-Dulantziko Udalak, "Alegría en la compra y el ocio" programaren barruan, Dulantzi Bono programa jarriko du abian. Dulantzi Bono programa horren bidez, deskontudun bonuak saltzen dira, udalerriko establezimenduetan trukatzeko eta erosketak egiteko balio dutenak, 80.000 euro guztira.

Datorren urteko otsailaren 28ra arte, bakoitzak 12 bonuko takoak edo paketeak erosi ahal izango dituzu, bonu bakoitzeko 5 euroko balioarekin, hau da, 12 bonuko tako bakoitzak 60 euroko balioa du guztira zenbateko horretako erosketak egiteko; horietatik 45 euro kontsumitzaile bakoitzak ordaintzen ditu eta 15 euro Udalak diruz laguntzen ditu.

Bonuak hainbat establezimendutan gasta daitezen, 60 euro horietatik (5 euroko 12 bonu), erdia (5 euroko 6 bonu) udalerriko ostalaritza-sektorean erosketak egiteko erabiliko da (urdin koloreko bonuak), eta gainerakoa, 5 euroko beste 6 bonu udalerriko merkataritzarako eta gainerako zerbitzuetarako (gorri koloreko bonuak).

Informazio gehiago >