"Sola en un bar", el videoclip que denuncia las violencias normalizadas

Image

Arte, musika eta aktibismo feministarekin lotutako hainbat emakume bildu dira Arabako lautadan indarkeria normalizatuak salatzen dituen bideoklipa egiteko.

“Gaua, tabernak ere gureak dira”

Indarkeria matxisten aurkako esperientzia hori sororitate eta autodefentsa feministako ariketa bihurtu da.

Irantzu Varela, Mamen Rodrigo, Aintzira Gorosabel, Marta Aldama, Zuriñe Zabando, Irantzu Lekue eta Belén Nevado gainerako protagonistekin batera, bideoklip honetako protagonistak dira. Guztira, 40 emakume baino gehiago, 14 eta 70 urte bitartekoak, Arabako Lautada eta lurraldeko hainbat eskualdekoak . Punk/rockaren errebeldiaren bidez, Heteropatriarkatuaren aurkako erantzunez betetako bideoklip hau azaroak 24, 11:30etan, aurkeztuko da Harresi Aretoan Agurainen.

Bideoklipa Arabako Lautada Kuadrillaren eta Arabako Lautadako emakume eta gizonen arteko Berdintasunerako Kontseiluaren 2020ko jarduera da , Arabako Foru Aldudiaren laguntzarekin, LAIA Eskolako egitasmoaren baitan.

Elkartzen bagara elkarrekin dantzatuko dugu!