Arabako Lautadako Jardunaldi Gastronomikoak itzultzen dira

Image

Aurten ere Arabako Lautadak Jardunaldi Gastronomikoaren edizio berri bat egingo du. Azaroaren 1etik 30era, 5 jatetxek bertako eta garaiko produktuekin (patata, perretxikoak, ehiza, gazta eta ogia) egindako menuak eskainiko dituzte.

Aurten, Taberna Aldaia (Larrea), Marutegi Baserria (Araia), Señorío de Alaiza (Alaitza), Argomaizeko paradorearen Aletegi jatetxea (Argomaiz) eta Dana Ona (Agurain) izango dira parte-hartzaileak. Aurreko erreserba beharrezkoa da.

Horrez gain, menu guztiek doako bisita gidatu bat izango dute: Gazeo eta Alaitza; Agurain; Añúa-Arbulu edo Idiazabal-Artzai Gazta gaztandegi batera.

Informazio gehiago Arabako Lautadako Turismo Bulegoan: 945 30 29 31 / 2turismo@arabakolautada.eus

Deskarga ezazu menuen kartela >


Arabako Lautada, zure alde basatia ageriko egin.