Arabako Lautadako hiru gaztandegik lehen 3 sariak eskuratu dituzte Euskal Herriko Idiazabal Gaztaren XXXVII. Lehiaketan

Image

Joan den igandean Idiazabalen Euskal Herriko Artzain Idiazabal Gaztaren lehiaketako hitzordu berri bat ospatu zen, non gure koadrilako hiru gaztandegik irabazi zuten, lehen hiru sariak eskuratuz.

La Leze (Ilarduia), Azkarra (Galarreta) eta Patxi Lopez de Uralde (Larrea) izan ziren, ordena horretan, merezitako txapeldunak.

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako txapelketetan aurretik sailkatu ziren 32 gazta bildu zituen.

Zorionak!