Joan den asteazkenean, uztailaren 8an, aho batez onartu zen Arabako Lautadako emakumeen eta gizonen berdintasunerako II. Plana.

Image

Araban Berdintasunerako Politikak ezarri dituen aitzindaria izan da Lautadako Kuadrilla. Horrela, udalerri mailan diseinatutako Berdintasun planak: Burgelun hiru, eta Alegría-Dulantzin, bi; kuadrilla mailan, Lautadako I. Berdintasun Plana Arabako lehenengoa izan da. Lautadako Kuadrillako Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Plana parte-hartze prozesu baten emaitza da, baita Kuadrillan berezko Berdintasun Unitate bat egoteko aukera eman zuen bultzada politiko batena ere, osatzen zuten udalerrien laguntzarekin finantzatua.

Ibilbide honek aurrerapen eta praktika on nabarmenak eman dizkio, aurreko udalerri Planen diagnostiko eta ebaluazio prozesuan jaso direnak, bereziki Alegría- Dulantzikoa, baina baita Kuadrilla osokoa ere. Diagnostikoa eta ebaluazioa egitearekin batera, parte hartzeko prozesu bati ekin zitzaion, datozen 4 urteetako ekintza nagusiak prestatzeko.

II. Planaren oinarria ere Berdintasun Saileko hausnarketa estrategikoko prozesu bat ere bada. Horretan, politikariek eta teknikariek hartu dute parte, baina baita Lautadako udalerrietako elkarte mugimenduko emakumeek ere, erronkak zein lehentasunak, eta datozen lau urteetan ekintza bideratu behar duten jarduera printzipioak egituratzen laguntzeko.

Benetako Berdintasuna eraikitzekotan, proiektua inspiratuko duten ondorengo ekintza guztiak zeharkako elementutzat joko dira: emakumeen autonomia eta askatasunean laguntzea Kuadrillako emakumeei ongizatea eskaintzen dien ikuspegi batetik: euren beharrei –garraioa eta haurtzaindegi zerbitzua, adibidez– arreta ematea ikuspegi ludiko bat emanez; mugimendu feministaren ekarpenak aitortzea eta ezagutzea, gure udalerrietako ekarpenei balioa emanez; eta kuadrilla mailako ikuspuntua zein udalerri arteko kooperazioa aldarrikatzea ikuspegi komun batetik: estrategikoa, feminista eta generokoa dena, Kuadrillako emakumeen ahizpatasuna sustatuko duena; eta hau guztia, osatzen duten udalerrien berezitasunen berezko beharrak alde batera utzi gabe.

Halaber, zeharkako elementuak izango dira genero ikuspegia administrazioaren lehentasun politikoetan eta egitura eta prozeduretan sartzea, baita emakumeen beste egoera berezi batzuk ere: genero ezberdintasunarekin batera horrekin elkartzen direnak, diskriminazioaren esperientzia zehatza desberdintasunen batuketa baino zerbait gehiago eta zerbait ezberdin bihurtuz.

Horretarako, planak berme batzuk eta genero arkitektura deitutako koordinazio eta kolaborazio oinarrizko azpiegitura bat ezartzen du. Izan ere, horiek gabe ez da posible ikusten planteatutako objektiboak lortzea. Horrek guztiak Plan honetan proposatzen diren ardatzen, helburu estrategikoen eta neurrien oinarria osatzen du.

II. BERDINTASUN PLANA >