Eskatu/eskaini EUSKARAZ

Gertukoa aukeratzen duzunean, konfiantza aukeratzen duzu. Garena izateko aukera.

Gure herrietako komertzioetan konfiantzaren adierazle handiena da “betikoa” eskatzea. Ezagutzen duzu dendaria, produktua. Eta dendariak ezagutzen zaitu zu ere, zer nahi duzun, zer behar duzun.

Konfiantza egunez egun lortzen da, alde biko konpromisoari esker. Baina bada konfiantza sortzeko bide azkarrago eta seguruago bat: nor bere hizkuntzan artatua izatea.

Euskara aukeratzen duzunean, konfiantza aukeratzen duzu. Garena izateko aukera.

Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz. Betikoa, gertukoa.

 
 

Info +