Jardunaldia: Jakiak, osasungarriak gure lurretatik, gure ekoizleengandik (Ekainak 5)

Image

“ADR Lautada” Landa Garapeneko Elkarteak, Asparrenako Udalarekin eta Daniel eta Nina Carasso Fundazioarekin batera, hornikuntza eta elikadura kontzienteki jasangarria zabaltzeko jardunaldi bat antolatu du ekainaren 5ean, larunbatean, Araiako zineman.

Azpeitiko Merkatuko esperientzia, bertako produktuen vending makinak, Trapaga gaztetxeko gazteak bokata jasangarriekin, Iruñeko haur-eskoletako hornidura eta menuak… izango dituzte. Gainera, goiz osoan zehar “gaixotzen gaituen elikaduraren jatorrira bidaia” erakusketa izango da ikusgai.

Doakoa da, aldez aurretik izena eman behar da 945 30 12 00 telefonoan (galdetu Arantza edo Ana Pérez de Notarioagatik) edo lautadalge@gmail.com helbidean.