"BEIRA BANAN BANAN”

Image

"BEIRAK BANAN-BANAN" kanpaina.

Arabako Lautadako Kuadrilla eta Ecovidrio elkarlanean ari dira herritarrek ingurumena zaintzeko egiten duten ahalegina aitortzeko eta edukiontzi berdearen erabiltzaileak motibatzeko, beirazko ontziak birziklatzearen beharraz jabe daitezen.

Etxe guztietan jasoko da diptiko itxi bana; bertan, beira birziklatzearen garrantzia adierazteaz gain, edukiontzi berdearen erabiltzaileak sarituko dira, 70 iglutxoren zozketan sartuta, beiraren birziklatze-emaitzak eta egindako ahalegina saritzeko asmoz.

Diptiko saridunak dituzten etxeek Lautadako Kuadrillako bulegoetan jaso ahal izango dute beren iglutxoak.

Iglutxoek toki pribilegiatua izango dute eskualdeko 80 etxetan, horrela eguneroko lanak saria duela gogora ekartzeko.

Inurria da kanpainaren ikurra, bere eguneroko lan iraunkorrari esker emaitza ikusgarriak lortzen baititu ingurumenaren babesean.

Beiraren birziklapena etxean hasten da; nahi duzu iglutxo bat? Sar zaitez miniglu.es-en.

 

BEIRAREN BIRZIKLAPEN-EMAITZAK ARABAKO LAUTADAKO KUADRILLAN.

2017ri dagozkion azken datuen arabera, Kuadrillako herritarrek 413.484 kilo beira birziklatu zuten orotara, hau da, 33 kilo biztanle bakoitzak; horrek Arabako batezbesteko emaitza hobetzen du, biztanleko 24 kg-an baitago langa hori. Edukiontzi-tasari dagokionez, Arabako Lautadak 77 edukiontzi ditu biztanle bakoitzeko, batez beste, eta beirarako 163 edukiontzi ditu ezarrita.

Beira-kudeaketaren 10 urteotan, biztanleko beira-sorkuntza ratioa murriztuz joan da, 2009an erregistratutako biztanleko 40 kg-ko kopurutik. Beira-birziklatzearen datuak aldatu egin ziren 2014an,  goranzko joera hartuta, eta, apurka-apurka, Arabako Lautadan birziklatzen den beira-kopurua handituz joan da geroztik.
Informazio gehiago: www.ecovidrio.es

[][][][][]

Aguraingo ikastetxeetako ikasleek Garbigunea ezagutzeko eta gailu elektriko zein elektronikoen hondakinekin (GEEH) esperimentatzeko gonbita jaso dute.

Imagen relacionada

Aguraingo zenbait ikastetxetako ikasleek Aguraingo Garbigunea ezagutzeko gonbidapena jaso dute, hondakinen prebentziorako Europako astearekin bat eginda.

Hainbat hezkuntza-mailatako hiru ikastetxetako ikasleek Bilketa Gunea bertatik bertara ezagutuko dute, bertako funtzionamendua ere bertatik bertarakoa baita. Birziklatzeak ingurumenari dakarzkion abantailak ikusiko dituzte, bereziki, eta, alderantziz, hondakinak desegoki kudeatzeak eragiten dituen ondorioen berri jasoko dute.

Zein material birzikla daitezkeen ikasiko dute ikasleek, baita birziklatu ahal izateko nola bereizi behar diren ere. Ikasleak hezteaz gain, urtero errepikatzen den jarduera honek ahalbidetzen du ikasleak irakasle bihurtzea, eta beren familia- eta eskola-ingurunean zerbitzu horren erabileraren berri ematea.

Ikasturte honetako bisitaldian, arreta berezia ipiniko dugu GEEHetan (gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak), eta, horretarako, ikastetxeek "Lehen Hezkuntzako 3. ziklorako eta DBHko 1. ziklorako ingurumeneko hezkuntza-proposamena" izeneko gida jaso dute, Ambilamp, Fundación Ecotic, Tragamovil eta Ecopilas gailu elektriko eta elektronikoen Kudeaketa Integratuko Sistemek garatua. Ikasleek etxeko hondakinen gaia jorratuko dute, eta, batez ere, GEEHen kudeaketa: zein hondakin-mota sortzen dugun eta nola deuseztatzen ditugun.

Garbigunerako bisitaldian, ikasleek zuzenean ezagutuko dituzte, Garbiguneko langileen eskutik, sortzen ditugun hondakinak, eta gure bizimoduak ingurumenean duen eraginaz hausnartuko dute, baita kontsumorako produktuen bizi-zikloaz eta baliabide naturalen kontsumoaz ere.

Bisita ostean, ikasleek eskolan eta etxeetan sortzen diren hondakinak identifikatu ahal izango dituzte, eta hondakinak jatorrian bereiztearen abantailak aztertuko dituzte.

Azkenik, ikasleek oparitxo bana jasoko dute: esperimentatu eta ikasi dutenaren oroigarria izango da, baina baita familiartean gaiari buruz hitz egiteko aitzakia ere.